ELAY-k LEAN ikuspegi berezia garatu du
Lean-ean aplikatzen diren tresnak toki askotan erabiltzen dira, baina ikuspegi globala izatea da garrantzitsua. Gure ereduan, ELAY ETXEA deitzen dugun ereduan, oinarrian baloreak ditugu, konpromisoa, ardura, hitza betetzea,…, azken finean, hona ekarri gaituzten baloreak eta gure helburua, Elay etxearen teilatua, Ebaketa zehatzaren munduan errentegarri izatea da, bezeroaren beharrak beti erdian jarriz.
Etxe horri eusteko, bi zutabe nagusi dauzkagu Elayn: alde batetik, ezkerreko zutabean, tresnak ditugu, teknologikoak batzuk (ebaketa zehatzean eta inguruko prozesuetan puntako teknologia erabiliz), baina ez teknologikoak beste batzuk, LEAN ikuspegitik bezeroaren beharrak asebetetzeko bideratutako tresnak (prozesuen optimizazioa, estoken kudeaketa, estandarizazioa, kaizen, arazoak konpontzeko tresnak, A3ak, SMEDak, kanbanak,…).
Eta eskumako zutabean pertsonak daude, guzti hau aurrera ateratzeko beharrezkoak, puntako teknologia efizientziaz erabiliko duten pertsonak, bere konpromisoarekin Elay etxeko oreka sustatuko dutenak. Elaykide izateko eskumako zutabeko baloreetan oinarritutako jarrera eta izaera beharrezkoak dira. Horretarako azkeneko urteetako lanketa; Elay pertsonak garatzeko esfortzua egiten ari da azkenengo urteetan, bai pertsona berriekin, zein dagoeneko gure artean lan egiten dutenekin. Etorkizuneko erronka baita Elay bideko teilatura iristea eskumako zutabea landuz, ezkerra indartuz, hobetuz.
Elay etxeko bihotzean irudikatuta pertsonen mugimendua, garapen gezi honetan aurrera egiteko, etengabeko hobekuntzaren kultura sustatuz. Bi zutabeak dira beharrezko Lean kultura garatzeko, eta hori argi daukagu Elayn: puntako teknologia eta prozesuetan inbertitzen jarraituko dugu, baina puntako pertsonak ere behar dira.
Egungo eta etorkizuneko erronka ELAY BIDEA.