Aldi bereko ingeniaritza eta prototipoak
Guk prozesua ondo ezagutzen dugu. Gure bezeroek, funtzionalitatea. Biok batera lan eginda, asko murriztu daitezke produktu eta herramentalen kosteak.
Horrela lan eginda lortu dugu material kopurua murriztea, trokel sinpleagoak behar izatea, akabera operazioak desagertzea. Eta baita beste prozesu batzuetan ekoiztutako piezak ebaketa zehatz bidez egitea, koste osoa erdia baino gehiago murriztuz.
Elkarrekin lan egin dezagun. QFD, DFM/A tresnak oso ezagunak dira guretzat. Erabili gure baliabide eta ezagutza.
Ingeniaritza barnean kokatzen dugu edozein motatako prototipoak egiteko gaitasuna, epe motz batetan landuz eta serieko ekoizpen batek ekarri ditzaketen arrisku guztiak aurreikusi eta saihesteko helburuarekin.