Ikusmen artifiziala erabileran urrats berriak piezen kalitatea kontrolatzeko

2021/08/02
Ebaketa zehatzeko prozesuaren eta ondoren pieza metalikoetan plastikoa injektatzearen funtsezko puntuetako bat kalitate-kontrol automatizatua da.

 

Kotxeentzako serrailen ekoizpenean adibidez funtsezkoa da piezen kalitatea ziurtatzea automozioak dituen segurtasun estandarrak bete ahal izateko. Urteak daramatzagu beraz ikusmen artifiziala erabiltzen pieza horien kalitatea kontrolatzeko teknologia gisa, eta urratsak ematen jarraitzen dugu.

Azken asteetan gure Antzuolako plantan, hainbat erreferentzia eta geometriako probak egiten ari gara, ikusmen artifizialaren bidez kontrola baliozkotzeko eta gure prozesuei begira eta bezeroari begira eraginkorragoak izateko. Hainbat erronka gainditzen ari gara piezen erabilera mekanikoari eta akats motak behar bezala hautemateari dagokienez.