Ezagutza kritikoak transferitzeko proiektua

2021/07/08
Ebaketa zehatzari, plastikoaren gainmoldaketari eta bestelako prozesu kritikoei buruz ditugun ezagutza teknikoak gordetzeko eta transferitzeko lanean ari da Elay.

 

Azken hilabeteetan, aurrera egin dugu erretirotik hurbil dauden gure profesional trebatu batzuen ezagutza pertsonalak erregistratu eta sistematizatzeko prozesuan.

Orain ebaketa zehatzeko trokelen muntaian eta automobilgintzako piezen kalitate-bermean zentratuta gaude. Bi dinamika lantzen ari gara: batetik, ezagutza horiek trebakuntza-bideoetan, lan-aginduetan eta aurkezpen teknikoetan biltzea, eta, bestetik, informazio hori langileen belaunaldi gazteenari helaraztea. Prozesu horiek probatu eta hobetzeko, langile-talde jakin bat aukeratu dugu

Elayren gaitasun teknologikoen, ingeniaritza-prozesuen eta berrikuntzaren etengabeko garapenaren parte da proiektu hau.