ELAY, mundu mailako hornitzailea

2015/05/07
ELAY 2013an heldu zen Txinara, Jiangsu probintzian ezarriaz bere Asiako ekoizpen-planta, munduko hirugarrena.

 

Bezeroen premiei hurbilagotik erantzuna emateko asmoz, ELAY 2013an Txinara heldu zen. Herrialdearen ekialdeko eskualdean dagoen Jiangsu probintzian ezarri zuen bere ekoizpen-planta, munduko hirugarrena, zehazki Kunshan izeneko hirian.

Azken urrats hau emateko ordea ez ginen bakarrik joan, bezero baten eskutik baizik. ELAY taldean 60 milioi sarraila baino gehiago ekoizten ditugu urtean. Bezeroen eskakizunak betetzeko, ELAY Taldeak presentzia globala izatea komeni zela ikusi ondoren, 2013ko azaroaren 10ean Kunshan-eko lantoki berria ireki genuen: EAC (ELAY AUTOMOTIVE COMPONENTS (KUNSHAN) Co. Ltd.). Gaur egun, EAC-k bere bigarren bezeroa lortu eta aurreikuspenak betetzen jarraitzen du.