ELAY & BIND 4.0

2017/07/13
BIND 4.0 programa, 4.0 industria arloko “startup”-ak areagotzeko euskal programa publiko-pribatua, munduko lehena “startup”-ei bermatzen diena goi mailako bezero industrialetan sarrera, bere bigarren edizioan dago.

 

Aurtengo ediziora Elay ere gehitu da, talentura heltzeko, teknologiak geureganatzeko eta gainditu nahi ditugun arazoei  irtenbide berritzaileak emateko helburuarekin (informazio gehiago).

Nazioarteko programa hau munduko edozein “startup”-i irekita dago, zehazki industria alorrean aplikazio potentziala duten teknologi berrietan oinarritutako produktu eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituzten “startup”-ei.

Elay-rekin batera, aurten, BIND 4.0-rekin bat egin duten enpresak hamabi dira, lehenengo ediziotik zituen hamabost enpresekin bat egin dutenak (hala nola, Mercedes-Benz, ABB, CIE Automotive, Danobat, Gestamp,...).