Hausnarketa estrategiko berri bat garatzen

2016/07/26
Joan den ekainean Elay Taldearen Hausnarketa Estrategiko berria garatzen hasi ginen. Azaro arte irautea espero den prozesu honen helburua 2017-2021 Plan Estrategiko berria finkatzea da, Elay-k hurrengo 5 urteetan jarraitu behar duen bidea ezarriko duena.

 

Europan garatu eta Amerika eta Asiako fabriketara zabalduko den Plan honek hurrengo alderdi nagusiak izango ditu kontutan:

-  Bezeroari balio gehiago ematea: Elkarlan goiztiarraren bidez, aldibereko ingeniaritza, amaierako produktuaren definizioan parte hartuaz eta ebaketa zehatzetik haratago dauden prozesu eta zerbitzu berriak eskainiaz.

-  Material berriak: Material aurreratuekin lan egitea, bai fabrikatuko ditugun piezetan, bai horiek egiteko behar diren erreminteriatan.

-  Hazkunde iraunkorra hiru kontinenteetan: Horretarako, asmo handiko inbertsio-plan bat aurreikusten da, aurreratuenak diren ekoizpen teknologiak gehituz, gestio erremintak eta ekoizpen planta berri bat eraikiz.

-  Manufaktura aurreratua: Industrie 4.0n inspiratuta, gaurko teknologiek eskaintzen dituzten abantaila lehiakorrak aprobetxatzeko asmoarekin gure plantak aldatuz.

-  Kudeaketa aurreratua: Gure kudeaketa eredua den Elay Bidearen garapena eta bere hedapena Mexiko eta Chinako plantetara.

-  Planten arteko sinergiak: Zeharkako moduan prozesuak garatuz, praktika onenak partekatuz eta ezagutzaren kudeaketa integrala eta orokorra martxan jarriaz. 

Hausnarketa estrategikoa modu parte-hartzaile batetan egiten ari gara, Elay proiektua osatzen dugun guztiok amaierako Plan Estrategikoarekin identifikatuta sentitu gaitezen. Momentuz 76 pertsonek hartu dute parte zuzenean eta espero dugu prozesua bukatu baino lehen ehun pertsonetara heltzea.