Globaltasuna. Baita herramental-fabrikazioan ere

2016/10/25
Bezeroei behar dutena, behar duten lekuan, une egokian, kalitatea bermatuz eta kostu hoberena eskaintzeko helburuarekin jarraitzen dugu. Urte asko daramatzagu filosofia honekin, prototipoen eta serieko piezen hornikuntzan. Orain, gainera, gure herramentaletara ere zabaltzen dugu.

 

Gure ekoizpen plantekin hiru kontinentetan daukagun presentziaz baliatu gara planta bakoitzean dugun molde eta trokel fabrikazio gaitasuna garatzeko. Diseinu guztia, doitzea eta prozesuen kudeaketa integrala etxean egiten jarraitzen dugu. Baina, epeak eta kosteak optimizatzeko asmoz, herramentalen fabrikazioa Asia, Amerika edota Europako kide diren enpresetan egin dezakegu, beti ere horrela adostu bada bezeroarekin.

Estrategia honek lehiakorragoak izaten laguntzen digu, proiektuen garapen epeak hobetuz. Hori lortzeko urteak egin ditugu gure hornitzaileak aukeratu eta garatzen, baina dagoeneko hasiak gara, bai Elay eta baita gure bezeroak ere, esfortzu honen emaitza positiboak jasotzen.