Ahalmenaren areagotzea 2017 urtean

2017/01/19
Joan den 2016 urtearen amaieran, Elay-k ebaketa zehatzeko bi prentsa berrien erosketa gauzatu zuen Antzuolako lantegirako.

Prentsa hauek 2017ko bigarren seihilekoan zehar batuko dira gure ekoizpen ahalmenera, fabrikazioaren “lead time”-a murriztuko dutelarik eta, ondorioz, gure zerbitzu tasa hobetu.

2016an fakturazio-markak hautsi ditugu Elay Taldearen hiru plantetan, ekoiztutako piezak guztira 150 milioi baina gehiago izan direlarik. Egoera honi gehitu behar zaio, gainera, urte hau bereziki ona izan dela proiektu berriak geureganatzeari dagokionez, urte hasieran finkatutako helburua bikoiztea lortu denez.

Bezeroek Elayrengan jartzen duten konfiantza honek baliabide teknikoetan eta pertsonetan inbertitzen jarraitzera animatzen gaitu, gure taldeko enpresetan jarritako itxaropen guzti horri erantzuteko gai izango garelarik.